XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NIKASIO - Gero jakingo dek (Chomin Braulio-n gelan dan bitartian jasoko ditu Nikasio-k len Karnaba-rentzat ekarri ditun gauzak eta ura berriz agertzerako joango da sukaldeko atera eta andik esango diyo).

CHOMIN - ¿Ta alkatiak? Et incarnatus est abestutzeakuan, aldariari atzia emanaz belaunikatu dek... eta aguazillak biurtu dik.

NIKASIO - Ta i, Chomin. ¿An aldago Julian, Alkatia-ren semia?.

CHOMIN - ¡Izan ere! ¿Zergatik joan da ura? Orainchen ziaken abestutzera.

NIKASIO - Bañan, ¿bai aldaki?
CHOMIN - Ori galdetzen nikan nik ere.

NIKASIO - Ua azkar, ia zer egiten duben, bañan ez akiyokala esan On Braulio-ri zein dan.

CHOMIN - (Braulio-n gelan sartuaz). ¿Zer bada?

NIKASIO - Agur Chomin.
CHOMIN - Agur, gero arte. (Atia erekitzen dubenian, entzungo da ezkalleta aldetik Braulio-n ojua).

BRAULIO - ¡Nikasio! ¡Nikasio!
CHOMIN - (Chomin-ek ikusiko du zein dan eta sartuko da Nikasio-ri esatera). Nikasio! Nagusiyak detzen dik.

XVen IRUDIA
NIKASIO, BRAULIO, JULIANCHO ta ni GIZON
Nikasio biurtuko da sukaldetik eta joango da ate ondora.

Braulio, oso larri, sartzen dan garai berian.

BRAULIO - ¡Nikasio! ¡Nikasio!... ua... ua...
NIKASIO - ¿Zer du jauna?
BRAULIO - Ua... ua azkar laguntzera.

NIKASIO - ¿Laguntzera? (Juango da Nikasio ta exeriko da Braulio).

BRAULIO - ¡Au gertaera! bañan ¡au gertaera! Agur.